SD ZAMUDIO 1-1 REAL C

Batzen jarraitzen dute

Real C-k puntu bat berreskuratu du azken minutuetan sartutako gol bati esker, Zamudioren aurka (1-1) berdinduta. Etxeko taldea intentsitate handiagoarekin zelairatu da eta hasieratik abisatu du Oier Garairen jaurtiketa desbideratu batekin. Handik gutxira, Garaik berak ireki du markagailua, Bracerasen paseari esker.

Atsedenaldiaren ostean, txuri-urdinak erreakzionatzen saiatu dira eta azken txanpan, neurketa berdintzea lortu dute Jakes Gorosabelen golari esker. Gure hirugarren taldeari batzeko eta dinamika ona mantentzen jarraitzeko balio dion puntua. Hurrengo jardunaldian Aretxabaletaren aurka jokatuko dute Zubietan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

SD Zamudio: Pablo, Santamaría, Javi, Endika, Ariztimuño, Aitzol, Unax (Añón, min. 72), Pisón (Ereñozaga, min. 87), Braceras (Odriozola, min. 64), Hugo (Santxo, min. 72) eta Garai (Pascu, min. 64).

Real C: Jiménez, Peral, Ayo, Segurola (kap.) (De Orue, min. 75), Oleaga, D. López (Cabo, min. 75), Arana (Adjabeng, min. 55), Samuyiwa (Nebreda, min. 84), Shuaib (Elcano, min. 55), Sáenz eta J. Gorosabel.

Golak: 1-0: Garai, min. 9; 1-1: J. Gorosabel, min, 84.

Epailea: Asier Soto. Txartel horia atera die etxeko Javi, Braceras eta Aitzoli. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!