Realak ezin izan du berdinketa bat baino gehiago atera Celtaren aurkako neurketan. Txuri-urdinak hobeak izan dira lehen zatian, baina ez dute asmatu Raduren aurka eta, bigarren zatian, galiziarrek lehia orekatzea lortu dute etxekoak garaipenik gabe uzteko.
Lehen zatian txuri-urdinak hobeto aritu dira. Donostiarrek norgehiagokaren pisua eraman dute eta Raduk defendatutako atera hurbilketa arriskutsuak izan dituzte. Argiena, ordu laurdena pasata iritsi da. Oyarzabalen jaurtiketa bat desbideratu du atezainak eta aldaratzea Kuboren oinetan erori da, Kubok ordea, ezin izan du bere errematea sare barruan amaitu Anoeta gola abesten ari zenean. Vigokoek azken txanpan erreakzionatu dute eta, Moribak area kanpotik egindako jaurtiketa batean, aukerarik onena izan dute lehen zatia bukatzen ari zenean.
Bigarren zatian gipuzkoarrek ez dute lehenengoan bezala jokatu eta galiziarrek proposatutako bost gizonen defentsa gainditzea kostatu zaie. Guedesek penaltia eskatu duen jokaldi oso zalantzatsu baten ostean, Celtak abagunerik onena izan du Aspasen hurbileko erremate batekin.
Puntu mingotsa, baina justutzat jo daitekeena, berdegunean ikusitakoaren arabera. Orain, jarraitu beharra dago. Hurrengo jardunaldia, astelehenean, Martinez Valeron.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Martín Sergio Gómez, Herrera (Gorrotxa, min.61), Turrientes (Soler, min.88), Take (Sučić, min.61), Barrene (Marchal, min.71), Oyarzabal (kap) eta Óskarsson (Guedes, min.71).
RC Celta de Vigo: Radu, Javi Rueda (Javi Galán, min.85), Álvaro (Javi Rodríguez, min.85), Yoel Lago, Alonso (kap), Carreira, Moriba, Román, Antañón (Aspas, min.64), Williot (Durán, min.64) eta Jutglà (Driouech, min.69).
Epailea: Víctor García. Txartel horia atera die etxeko Herrera eta Sučići eta kanpoko Yoel Lago, Alonso eta Driouechi.
Ikusle kopurua: 30.364 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin