REAL SOCIEDAD B 0-0 ATHLETIC CLUB B

Berdinketa derbian

Gure bigarren taldeak hutsean berdindu du gaur arratsaldean Zubietan Athletic Cluben aurka jokatutako derbian. Oso neurketa parekatua izan da, eta azken minutura arte izan dituzte hiru puntuak eskuratzeko aukerak.

Partida intentsitate handiz hasi da, bi taldeek joko azkarraren bidez aurkaria ezustean harrapatu nahian. Hala ere, aukerarik argienak geldikako jokaldietan iritsi dira. 5. minutuan, kanpokoak lehen gola sartzetik gertu izan dira korner batean. Txuri-urdinen erantzuna Etxeberriaren eskutik etorri da, alboko falta bat buruz errematatzen, baina baloia gutxigatik kanpora joan da. Hala ere, sortutako arriskua ez dute gola bihurtzea lortu eta atsedenaldira emaitza berarekin iritsi dira.

Bigarren zatian, donostiarrek partidaren erritmoa azkartu dute eta arrisku handiagoz iritsi dira aurkariaren atera. 68. minutuan, atezain zuri-gorriaren geldiketa bikain batek eragotzi du lehen gola, Vidal eta Arrondoren arteko jokaldi polit baten ondoren. Bost minutu geroago, Esteberenak ere gola sartzeko aukera izan du, baina Aldekoak berriro gola saihestu du. Aukerarik argiena, ordea, ia azken jokaldian iritsi da. Zunzunegik ateratako falta batean, Soroak buruz errematatu du eta kanpoko atezainak baloia gelditu ostean, Murillok langarekin egin du topo aldaratzean.

Puntu bat gehiago gure emakumezkoen filialarentzat, bigarren zatian nagusitasun handia erakutsi arren. Hurrengo erronka Fundación Canaria CD Teneriferen aurka izango da bi aste barru.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!