Realak puntu bat batu du gaur gauean Olympique Lyonnaisen aurkako neurketan. Txuri-urdinek aurrea hartu dute lehen zatian, Óskarssonen golari esker, baina Tolissok berdinketa lortu du bigarren zatian. Partida parekatua izan da, gol aukera gutxikoa. Matarazzoren taldeak gehiago estutu badu ere, zelaian ikusitakoaren arabera, berdinketa bidezkoa izan daiteke.
Neurketa erritmo biziz hasi da, frantziarrak oso azkar jokatuz eta txuri-urdinak, berriz, jokoari patxada pixka bat eman nahian. Bi taldeetako inork ez du gol aukera argirik sortu neurketako ordu erdira arte. Orduan, eskuinetik egindako erdiraketa bat sareetara bidali du Óskarssonek, buruz, txuri-urdinak aurretik jartzeko. Gola sartu eta bi minutura, Oyarzabalen ezkerkada bigarren gola izateko zorian egon da. Defentsan, sendo aritu dira Matarazzoren jokalariak, eta Marrerok ez du geldiketarik egin behar izan lehen zatian.
Bigarren zatia ondo hasi da, Barrenek aukera on bat izan baitu, baina lehen ukituan egindako errematea kanpora joan da. Hala ere, atsedenaldiaren ondorengo lehen hamar minutuak bete aurretik, Tolissok berdinketaren gola sartu du area barruan egindako jokaldi on baten ostean. Matarazzoren taldeak erantzun nahi izan du, eta kontraeraso on batean, Oyarzabalek egindako erremate gurutzatu samarra Greifek gelditu du. Neurketako azken txanpan ez da ia aparteko gertaerarik izan. Etxeko taldeak garaipenaren bila indar handiagoz jo badu ere, kanpokoek ere gertu izan dute gola, Tolissoren buruz egindako erremate batean, Marrerok ederki urrundu baitu baloia.
Lehiaketako talde indartsuenetako baten aurka puntu bat lortu dugu. Hiru nahi genituen, baina puntuak batzen jarraitzen dugu, eta kanporaketa fasea gero eta gertuago dugu.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Marrero, Aramburu, Zubeldia, Sarr (Martín, min.46), Sergio Gómez, Gorrotxa, Herrera, Barrene (Marín, min.79), Guedes (Ochieng, min.66), Oyarzabal (cap) y Óskarsson (Sučić, min.79).
Olympique Lyonnais: Greif, Athekame, Bacher, Kluivert, Vinicius, Tessmann, Bidstrup (Nartey, min.75), Tolisso (cap), Boudache Rodríguez, min.89), Nakamura (Duranville, min.67) y Merah (Tagliafico, min.89).
Golak: 1-0: Óskarsson, min.28. 1-1: Tolisso, min.54
Árbitro: Papapetrou (Grezia). Txartel horia erakutsi die etxeko Guedes, Barrene eta Herrerari eta kanpoko Duranville, Greif eta Abnerri.
Ikusle kopurua: 30.878 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin