Argazkia: Unai Zabaleta

CLUB PORTUGALETE 1-1 SANSE

Berdinketa justua

Sansek bana berdindu du arratsalde honetan La Floridan Portugaleteren aurka, partida oso parekatu batean.

Jaun eta jabe izan dira lehen zatian txuri-urdinak, baina aukerak bi taldeek banatu dituzte. Thaylorrek, partidako lehen ekintza arriskutsuan, bizkaitarrak markagailuan aurretik jarri ditu area ertzean aprobetxatutako aldaratze baten ondoren. Kanpokoek gertu izan dute berdinketa Navarroren errematearekin, baina ate gainetik joan da. Eta, handik gutxira, Aguirrek gola lortu du area barruan egindako erremate bati esker eta Jimenezen atzeko pasea baliatuta.

Partida berdinduz joan da minutuek aurrera egin ahala, bi taldeen atengabeko jokaldi arriskutsuekin, baina gol aukera handirik gabe. Bigarren zatian bi aukera on izan dituzte gipuzkoarrek: lehena, Mediavillak urrundu duen Jimenezen ezkerkada batekin, eta bigarrena, Aguirreren beste erremate gurutzatu on batekin. Etxekoek, bestalde, gertu izan dute garaipena Musyren burukadarekin. Gure filiala garaipenaren bila ibili da azken txanpan, baina ez du arrakastarik izan.

Berdinketa justua, zelaian ikusitakoa ikusita. Txuri-urdinak, momentuz, laugarren postuan daude, azpimultzoko talde gehienek baino partida bat gutxiagorekin. Datorren asteburuan Athletic Club Bren aurkako filialen arteko derbiarekin itxiko dute urtea Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Club Portugalete: Mediavilla, Camus, Ruiz, Murua, Santamaria, Txopi (Ayala, min. 87), Monterde (Rubio, min. 81), Thaylor, Rozas (Musy, min. 64), Salado (Valero, min. 81) eta Güemes (Vera, min. 87).

Sanse: Ruiz Zeberio, Petxarroman, Arambarri, Pacheco, Jimenez, Veiga (Aldasoro, min. 71), Olasagasti, Alkain (Martinez Losa, min. 88), Garrido (Lobete, min. 71), Navarro eta Aguirre (Martin, min. 77).

Golak: 1-0: Thaylor, min. 10; 1-1: Aguirre, min. 28

Epailea: Escobar Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Güemes, Rozas, Thaylor, Ruiz eta Ayalari eta kanpoko Veiga eta Pachecori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!