FC SALZBURG – REAL SOCIEDAD (18:45)

Berretsi


Realak Salzburgoko Red Bull Arena bisitatuko du gaur arratsaldean Champions Leagueko D multzoko liderra izateko hiru puntu lortzeko helburuarekin. Emaitza eta joko dinamika onean iritsi dira txuri-urdinak eta azkenaldian etxeko ikur izan den sendotasuna erakutsi dute berriro, baita handienek aurkariaren arean duten asmatze hori ere. Nazioarteko lehen geldialdiaren ondoren ikusitako alderdi positibo guztiei jarraipena ematea derrigorrezkoa izango da Donostiara irribarre batekin itzuli ahal izateko.


Bi taldeak asko aldatu dira azken kanporaketatik. Austriarrek kalitatearen aldeko apustua egiten jarraitzen dute eta munduko alde guztietatik iritsitako promesa gazteak formatuz Red Bull Leipzig talde nagusira eramateko. Reala ere ez da talde bera. Talde txuri-urdinak aurrerapauso bat eman du erregulartasunari dagokionez eta nazioarteko konpromisoetan eskarmentu handia duen plantilla batekin ez dio ezeri uko egiten. Gaur guzti hori berretsi egiteko eguna da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!