Sansek La Florida bisitatuko du larunbat honetan Club Portugaleteren aurka jokatzeko. Joan den astean Racing de Santanderren aurkako partida atzeratu ostean, txuri-urdinak lehiatzeko gogoz daude. Gainera, azken hiru jardunaldietako emaitzak ez dira gure filialaren aldekoak izan; beraz, lehiatzeaz gain, garaipenaren bidea berreskuratzeko gogoz daude. Bizkaitarrak, bestalde, talde igo berria dira, baina kategoria honetako klasiko eta historikoa. Azken-aurreko postuan daude garaipen bakarrarekin sei partidatan eta garaipenaren beharra dute. Berriro lehiatzea eta berriz irabaztea. Aurrera Reala!
REAL C – BEASAIN KE (IGANDEA, 11:00)
REAL C – BEASAIN KE (IGANDEA, 11:00)
Gure hirugarren taldeak SD Beasain jasoko du igande honetan Zubietan, beraien gipuzkoarren arteko bigarren derbia jokatzeko. Txuri-urdinak azken bost jardunaldietan lau garaipen lortu eta bolada izugarrian daude. Beasaindarrak ere une onean iristen dira, nahiz eta joan den astean liderraren aurka galdu Loinazen. Maila handiko norgehiagoka izango da. Neurketa Real Sociedad TVren bidez jarraitu ahal izango da zuzenean.
* Partida ateak itxita jokatuko da, instalazioak jendearentzat mugatuta baitaude.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin