SANSE 1-0 ARENAS

Beste pauso bat

Vídeo

Sansek bat eta huts irabazi dio Arenasi. Neurketa azkeneko minutuetan erabaki da, batik bat Muguruzaren golari esker amaitzeko hogei minutu falta zirenean.

Lehenengo zatia nahiko berdindua egon da nahiz eta Sansek baloiaren jabetza izan, normala den bezela. Kanpokoek presioa eginez aritu dira lehenengo minutuetan eta arriskua sortu dute jokaldi batzuetan, baina aukera argirik gabe markagailuan aurreratzeko. Txuri-urdinak aurkaria atzeraka eramaten joan dira pixkanaka-pixkanaka, batez ere azkeneko hogei minutuetan. Muguruza saiatu da lehenengo area kanpotik jaurtitzen baina Txemik baloia gelditu du. Hortik gutxira Olaizolak izan du gertu gola buruz Solaren zentro bati esker eskuin hegaletik. Argiena Sanzek eduki du area barruan sortutako jokaldi korapilatsu baten ondorioz, baina kanpokoek arriskua urruntzea lortu dute. Arenasen aukera bakarra atsedenaldirako pare bat minutu falta zirenean iritsi da, Dani Lopezen jaurtiketa batekin area kanpotik.

Gipuzkoarrek saiatzen jarraitu dute bigarren zatian. Muguruzak abisua bidali du, gola gertu zegoela adieraziz. Hortik gutxira Le Normand izan da protagonista bere burukadaren ondoren. Gola amaitzeko hogei minuturen faltan ailegatu da. Guevararen pase bikain bat Muguruzari iritsi zaio eta honek atezainaren aurrean baloia barrura bidali du. Txuri-urdinek neurketa kontrolpean izaten jarraitu dute eta horren ondorioz Arenas ez da ia Sanseren areara hurbildu. Bigarren zatian aukera bat izan dute, ia bukaeran, Ontiverosen burukadarekin, baina hau ate gainetik joan da. Aitor Zulaikaren mutilak nagusi izan dira azkeneko minutuetan eta garaipen berri bat lortu dute, hirugarren postuan mantentzeko.

Emaitza honekin, Sansek hamar neurketa jarraian gehitzen ditu porrotik jasan gabe. Hurrengo astean Gernikaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Alex Sola, Le Normand, Lapeña, Muñoz (Arrieta, min. 64), Guevara, Sanz, Muguruza (Calvillo, min. 73), Capilla, Olaizola, Celorrio (Sangalli, min. 85).

Arenas: Txemi, Espinosa, Gonzalo, Luna, Vidal, Matador, Uranga, Zamorano (Ontiveros, min. 73), Jordan (Luisma Villa, min. 70), Zumalakarregi (Aitor Ramos, min. 58), Dani Lopez.

Gola: 1-0: Muguruza, min. 69

Epailea: Fernandez Buergo. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Gonzalori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!