Valencia CF hartuko dugu gaur Reale Arenan, zazpi egunetan jokatuko ditugun hiru partidetatik bigarrena izango dena. Garaipena lortu ostean, horri eta Martinez Valeron ikusitako sentsazio onei jarraipena eman nahi diete txuri-urdinek.
Che taldea ez da bere onenean iritsiko eta aldaketa asko izan ditu, lehen kapitainetik hasi eta entrenatzaileraino. Baina ezin da gutxietsi maila honetako aurkari bat, edozein talde estutzeko gai dena eta kritikak isilarazteko gogoz datorrena. Maxi Gomez eta Gameiro izango dira Javi Graciaren taldearen mehatxu nagusiak. Hasierako hamaikakoa, aurretik aipatutako irteerak gorabehera, ziur edozein zaleek ezagutu ahal izango duela. Horrelako asteak izango dituzte hurrengo hilabeteetan realzaleek, eta garaipenak lortzea baino modu hoberik ez dago haiei aurre egiteko.
Motibatuta, baina konfiantzarik gabe, LaLigako handietako bat aurkari izanda. Lehen minututik entxufatuta eta denboraldiko bigarren garaipena lortzeko helburuarekin aurkari zuzen baten aurka. Egun ona arerio boteretsu baten aurrean hobetzeko. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin