Realak Clube Sporting Portugalen aurka jokatuko du bihar 18:00etan Zubietan. Natalia Arroyoren taldeak nazioarteko talde baten aurka lehiatuko dira berriro.
Biharko neurketak berriro jarriko ditu proban donostiarrak nazioarteko aurkari baten aurka. Lehia zorrotza izango da eta aurredenboraldiko erritmoarekin jarraitzeko balioko du. Zubietan jokatuko den aurredenboraldiko partida bakarra izango denez, ezusteko bat izango da partida amaieran.
Larunbatean berriz ere motzez jantziko dira Deportivo Alavesen aurka XIII. Euskal Herria Kopa jokatzeko. Txuri-urdinek 18:30etan jokatuko dute norgehiagoka Guardian eta txapelketako finalerako txartela lortzen saiatuko dira.
Joan den asteburuan lortutako emaitza onen ondoren, txuri-urdinek balentria errepikatzea eta talde portugaldarraren eta arabarraren aurka paper bikaina egitea izango dute helburu.
Ordutegiak:
- Abuztuak 24, 18:00 | Real Sociedad - Sporting Clube de Portugal (Zubieta).
- Abuztuak 26, 18:30 | Deportivo Alavés - Real Sociedad (Guardia).
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin