Beasain 1-1 Real C

Bide onetik

Gure bigarren filialak 1-1 berdindu du Beasain KEren aurka, jokatutako minutu gehienetan nagusi izan diren partidan.

Buruz burukoa bi aurkarien gola sartzeko gogo nabariekin hasi da. Donostiarrek jokaldi ona egin dute, Jon Merinok ate aurrean errematea egin dezan, eta bi zutoinetan jo ostean, baloia barrura sartu da markagailuan 0-1ekoa jartzeko. Eta gol honekin eta defentsako ekintza on batzuei esker, Mikel Llorenteren taldeak abantailarekin alde egin du atsedenaldira.

Bigarren zatiak partidaren joera bera izan du, txuri-urdinak nagusi izan dira bigarren 45 minutuetan eta arrisku aukerak izan dituzte. Baina etxekoen korner bidezko jokaldi entseatu bati esker, Arangurenek buruz errematatu ahal izan du partida berdintzeko. Eta buruz burukoa beste jokaldi arriskutsurik gabe amaitu da.

Porrota ezagutu gabeko 8 partidako boladarekin jarraitzeko balio duen puntua. Datorren astean Zubietara itzuliko dira liderren aurka jokatzeko, Sestao River. Aupa Real!


Fitxa teknikoa:

Beasain KE:  Arteche, Sansinenea, Julen (Aizpurua, min. 67), Pirri, Barandiaran, Zubillaga, Claver (Guerreiro, min. 87), Lorea, Pita (kap.), Aranguren (Orbegozo, min. 81) eta Eizagirre.

Real Sociedad C: Fraga, Larrañaga, Beitia (kap.), Guibelalde, Agote, E. García, Glez. De Heredia (Lebarbier, min. 64), Almandoz (Astigarra, min. 79), M. Rodríguez (Orobengoa, min. 64), Arzak (J. Merino, min. 24) eta Azkune (Pontones, min. 79). 

Golak: 0-1: Merino, min. 26; 1-1: Aranguren, min. 73. 

Epailea: Casabona Isla. Etxeko Julen eta Pirriri eta kanpoko M. Rodríguez eta E. Garcíari atera die txartela.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!