REAL SOCIEDAD-DEPORTIVO ALAVÉS (IGANDEA, 12:00)

Biharko festarako informazio erabilgarria

Reala eta eta Deportivo Alaves taldeak Reale Arenan jokatuko dute bihar 12etatik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Sarrera eta Infantila txartela

Reale Arenara sartzeko ateak 11etan irekiko dira. Sartzeko beharrezkoa izango da txartela aurkeztea, baina eserlekuak ez dira zenbakituta egongo. Infantila kategoriako txartela duen heldu bat sartu ahal izango da, eta ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei’ txartelarekin sartu ahal izango da.

Bera Berari omenaldia

Partidaren atarikoak ere oso une berezia izango du. Hasi aurretik, Bera Berak, Ohorezko Mailako eskubaloi txapeldunak, zale txuri-urdinen omenaldi beroa jasoko du. Ligako txapeldun izatea lortu zuen talde donostiarrak partidaren ohorezko sakea egingo du.

Goiko eraztuneko bazkideentzako gomendioa

Jokalariek ikusleen babesa ahalik eta gertuen sentitzea nahi dugu. Horregatik, beheko eraztunean ikusteko eskaera egin diegu goiko eraztuneko bazkideei. Aldez aurretik eskertzen dugu zure aurretiko jarrera.

Reale Arenako denda eta tabernak

Estadioko denda 10etatik 12etara eta 14etatik 15etara egongo da zabalik. Bestalde, estadioko tabernak martxan egongo dira ateak irekitzen direnetik (11:00) eta ohiko barra zerbitzua eskainiko da.

Bazkidearentzako arreta eta sarreren salmenta

Atano III.a pilotalekuaren parean dagoen Reale Arenako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak 10etatik aurrera egongo dira martxan, partida honekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Bazkide ez bazara eta partidara joan nahi baduzu txarteldegian bertan erosi ahal izango duzu sarrera. Hemen duzu ere sarreren salmentaren esteka.

Bueltan da bizikleten aparkalekua

Bizikleta eta patinete elektrikoentzako aparkalekua bihar egongo da berriro martxan Amara Berri ikastetxean 11:00etatik aurrera.

Keler Espaziora partidaren ostean

Bihar, 14etatik aurrera, Keler Espazioa zabalik egongo da, bere hiru guneekin: Gastrogunea, Haur Gunea eta LG Gaming. Lehen taldeak etxetik kanpo jokatzen duen bakoitzean bezala, Vila-realeko partida pantaila erraldoian jarraitu ahal izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!