Iragan ostegunean Manchester Uniteden aurkako Europako azken konpromisoan egindako ahaleginaren ondoren, Realak LaLigan jarriko du arreta berriro eta gaur arratsaldean Valencia CF hartuko du Reale Arenan. Real Valladoliden eta Real Betisen aurkako azken bi porroten amorruarekin, txuri-urdinek ez dute hiru puntu lortzeko beste aukera bat pasa nahi izango goiko postuetan mantentzeko.
Irregulartasunak gure aurkariaren dinamika markatu du orain arte. Garaipen handiak lortu dituzte Getafe CF (5-1) eta RC Celta Vigoren aurka (3-0) etxean, baina, aldi berean, Realera iritsiko dira RCD Mallorcaren eta FC Barcelonaren aurka etxean hartutako azken bi konpromisoetan punturik lortu gabe. Bolada hori eten nahi dute aste honetan, non Real Betis hartuko duten ostegunean.
Partiden rallya datorren igandean iritsiko da amaierara, CD Cazalegasen aurkako Kopako estreinaldiarekin. Sentsazioak onak izan dira ibilbide osoan, baina geldialdira irribarre batekin iristea da orain helburua. Beste buelta bat eman behar zaio exigentzia mailari. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin