Reala Ceutako kontzentrazio hotelean dago, bihar 16:00etatik aurrera jokatuko duen Errege Kopako bigarren kanporaketari begira. Talde txuri-urdina arratsaldeko lehen orduan lurreratu da Tetuanen, Iruñeatik etorrita, eta, ondoren, errepidez joan da eta muga hispano-marokoarra zeharkatu du.
18:30ean, Imanol Alguacilek zuzendutakoek azken entsegua egin dute partidaren agertokian, Alfonso Murube estadioan, biharko kanporaketarako sentsazio onenak hartzeari begira. Saioa hasi baino lehen, Mikel Merino gure jokalariak opari batzuk trukatu ditu Club Natacion Ceutako presidentearekin, 6 urte zituela jokatu zuen nafarrak talde horretan. Partida amaitutakoan itzuliko da Reala Gipuzkoara.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin