MVP 17-18

“Denboraldia ez da ondo joan, baina hortik ere ikasi behar dugu”

Vídeo

Mikel Oyarzabal izan da denboraldiko jokalari onena gure webguneko erabiltzaileen iritziz. Harrobiko jokalariak urte ona bete du, hamaikakoan beti izan da eta 12 gol sartu ditu, bere markarik onena. Illarra eta Willian Joseren aurretik geratu da behin-betiko ranking-ean.

Mikelek, Real Sociedad TV-ko kamararen aurrean, honakoa onartu du: “ilusio handia genuen ipinita deboraldi honetan, baina laister okertu zen Koparekin eta larru ordaindu genuen. Azken jardunaldietan sentsazioak bestelakoak izan dira eta hori ona da datorren denboraldiari begira. Egindako akatsak ikasi eta hobetzeko balio behar digute”. Aurrelaria espainiar selekzioarekin doa orain, Errusiako Mundiala prestatzen laguntzera. “Oso harro nago jokalari horiekin joateko aukera izateagatik. Ahal dudan guztian lagunduko diet. Ondoren, atseden hartu, indarberritu eta pilka kargatu”, amaitu du.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!