Bazkideak

Doako txartelaren irabazlea

Larunbateko Reala eta CD Leganesen arteko neurketan, klub txuri-urdinak zozketa bat burutu zuen Anoetara etorri ziren bazkide guztien artean. Atsedenaldian, Donostiako estadioaren bideomarkagailuan, irabazlearen erreferentzia zenbakia ezagutzera eman zen: 132.574. Zorioneko bazkideari bere bazkide txartela oparituko zaio.

Realean Anoetara joatea saritu nahi dugu, gure bazkideen konpromisoaren eta leialtasunaren isla delako. Horregatik, iaz egiten hasi zen bezala, Anoetan jokatzuko diren partida guztietan, bazkide txartel bat oparitzuko da talde txuri-urdina animatzera joaten diren bazkide guztien artean. Ez egin huts Anoetan, taldeak eskertuko dizu eta gainera abonua doan eraman dezakezu. Gora Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!