‘Reala Zuzenean Comedy’-ri esker Keler Espazioan botatzen ditugun barreak familiaren harmailetara eramango ditugu ostiral honetan. Eszenatokia prestatzen ari dira Pablo Chiapella eta Tian Lara tandemaren bakarrizketa hartzeko. 1.000 pertsona baino gehiagok lortu dute dagoeneko dibertsio handiko gau baterako sarrera.
Sukaldaritza serbitzua eta jolasak 20:30etatik aurrera
Reale Arenako 5. atea 20:30etatik aurrera irekiko da eta emanaldia ordubete geroago hasiko da. Atea irekitzen denetik, estadioaren barruan sukaldaritza zerbitzua egongo da martxan (edariak, ogitartekoak, hanburgesak, pizzak...). Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, joko bat antolatuko da, non hainbat sari banatuko diren, horien artean "meet & greet" bat umorista bikotearekin. Horregatik, aldez aurretik etortzea eta motorrak berotzea gomendatzen dizugu, Pablorekin eta Tianekin algarak egin aurretik.
Sarrerak, salgai ordubete lehenago arte
Oraindik sarrerak eros daitezke, bai bakarrizketa honetarako, bai Dani Mateorekin maiatzaren 17an egingo den emanaldirako. Ekitaldi hau L'Vecchiak babesten du.
Pablo Chiapella y Tian Lara
Dani Mateo


Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin