Errege Kopa Reale Arenara itzuliko da eta Reala prest dago final-zortzirenetako lehia zirraragarri bati aurre egiteko. Txuri-urdinak ilusioz gainezka iritsiko dira, azken egunetan egutegi zorrotza izan duten arren. Taldearen ezaugarri den sakrifizioa funtsezkoa izango da beti gogorra eta lehiakorra den aurkari bati gainditzeko. Gainera, hiru eguneko atsedenarekin iritsiko dira ulertzen zaila den erabaki baten ondorioz. Realaren historiak eta kopa-izpirituak gureak bultzatuko dituzte emozio indartsuak ekarriko dituen hil edo biziko kanporaketa honetan.