REAL SOCIEDAD – REAL VALLADOLID (18:30)

Erregulartasunari eusteko ideiarekin


Realak partida bakarra jokatuko du gaurtik Europa Leagueko final-zortzirenak iritsi arte. Taldeak, zaleak harro sentiarazi zituen aste baten ondoren, txapelketa tarte batera heldu da non txuri-urdinek orain arte erakutsitako erregulartasunari eutsi beharko dioten goiko postuetan zelatan egon ahal izateko.


Lehen aurkaria Real Valladolid da. Pucelako taldeak, aurreko jardunaldian Valencia CFren aurka lortutako garaipenaren ostean, beste ezusteko bat eman nahi du. Azken jardunaldira arte salbazioa lortzeko borrokatzera deituak, azken jardunaldietan erakutsitako sendotasunari eusten saiatuko dira. Pachetak eliterako berreskuratu zuen talde pucelarra, LaLiga Smartbanken egindako kanpaina bikainaren ondoren eta taldearen nukleo gogorrak ez du aldaketa handirik ikusi Lehen Mailako abenturan. Sergio Leon, bost golekin, eta Cyle Larin sartu berriak, Oscar Plano eta Roque Mesak ezarritako erritmoan jokatzen duen talde baten erasoko liderrak dira.


LaLiga Santanderen bigarren itzulia hasiko da Realarentzat. Bost hilabete geratzen dira aurretik eta guretzat fronte asko eta erakargarriak daude irekita. Orain arte erakutsitako erregulartasunari eta maila handiari eustea da orain erronka. Ilusio eta exijentzia handienarekin. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!