Reala eta Cadiz CF akordiora iritsi dira Joseba Zaldua futbolaria talde andaluziarrean jokatzeko.
Zortzi denboraldi izan dira lehen taldean (Leganesen urtebete utzita), Donostiako ume guztien ametsa betez. 190 partida lehen taldearekin, elastiko urdina jantzi duen bakoitzean % 100 eman duen jokalari konprometitu batentzat. Klubeko beheko kategorietan kadete adinean sartu zen, lehen taldera iritsi arte. Sekulako partida batean debuta egin (Celtari 4-3 irabazita) eta momenturik onenak bizi ditu, Europa Leagueko azken sailkapenekin eta, batez ere, Errege Kopako garaipenarekin, talde txuri-urdinaren historia bikainenean betiko gogoraraziko duena.
Orain etapa berri bati ekingo dio bere ibilbidean eta onena opa diogu. Gainera, bere talde berriarekin debuta egin dezake Realaren aurka, Ligako lehen jardunaldian. Zaldua beti izango da gutako bat. Eskerrik asko guztiagatik, Joseba.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin