Nacho Monreal 1986ko otsailaren 26an jaio zen Ezkirotzen, Nafarroan. CA Osasunako harrobiko taldeetan hezi zen eta lehen taldearekin egin zuen debuta 2006an. Lehen urte horretan bere kalitatea erakutsi zuen eta 07-08 denboraldian eztabaidaezin bilakatu zen. Bost denboraldi talde gorritxoan egon ondoren, Malaga CFra joan zen. Urte horretan talde andaluziarrak bere denboraldi hoberena sinatu zuen Txapeldunen Ligan sartuz eta final-laurdenetara iritsiz. Malagan bi urte egon ondoren Arsenalek fitxatu zuen. Londresen gero eta pisu gehiago hartzen joan zen eta ‘gunners’-en kapitaina izatera iritsi da. Bere kalitatea, kontzentrazioa eta balio-aniztasunak defentsa postuetan, talde ingelesean gehien aritu den jokalarietako batean bihurtu dute (251). Espainiarekin 22 partida jokatu ditu, Errusiako Mundiala barne.
Orain, Monreal Realera iritsi da bere futbol guztia emateko. Esperientzia, izaera eta errendimendua, ilusioa dakarren talde hau gehiago hobetzeko. Ongi etorri, Nacho.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin