REAL SOCIEDAD – ELCHE CF (21:00)

Estutzeko unea

Realak Elche CF hartuko du Reale Arenan gaur gauean, hiru puntuak lortzeko premiarekin. Talde txuri-urdinak El Alcorazen SD Huescaren aurka jasotako porrotaren ordaina hartu nahi du iragan asteburuan Atletico Madrid liderraren aurkako partidako azken jokaldian penalti bat huts egin ostean kolpe gogorra jaso zuen aurkari baten aurka.

Fran Escriba aukeratu zuten Jorge Almiron argentinarrak kargua utzi ostean taldeak zuen dinamika negatiboa zuzentzeko, baina otsailaren erdialdetik lortutako hiru garaipenek ez diote taldeari inertzia hori aldatzen utzi. Gaurko aurkaria asko aldatu da lehen itzuliko partidatik. Aurkariei tarte gutxi ematen dizkie eta joko zuzenagoa bilatzen du Lucas Boye, Fidel edo Tete Morenteren mehatxu nagusiak baloiez elikatzeko.

Talde txuri-urdinak ezin izan zuen bere bertsiorik onena erakutsi Huescan. Gertatutakoak arreta eman behar dio taldeari azken jardunaldietan, salbazioa lortzeko borrokan murgilduta dauden bi talde hartuko baititu Reale Arenan. Ikasturtearen amaiera gerturatzen ari da, energiak edonondik ateratzeko unea da eta realzaleek hainbeste hilabetetan erakutsi duten nortasunarekin denboraldi historiko bat amaitzeko. Zuekin gaude, estutzeko unea da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!