SANSE – CD TENERIFE (LARUNBATA, 14:00)

Etxera bueltan

Vídeo

Sanse etxera itzuliko da bihar. Zubieta izango da berriro LaLiga Hypermotioneko jardunaldi berri baten agertokia. Txuri-urdinek gogotsu ekingo diote partidari, zaleekin berriz elkartu eta etxean jokatzearen giroa sentitzeko irrikaz. Denboraldi hasierako lehen jardunaldien ostean, Zubietara itzultzeko eta kategoria gogor honetan hazten jarraitzeko unea da, hiru puntuak eskuratu eta etxean futbol arratsalde berri batez gozatzeko helburuarekin.

Ez dute erraza izango, ordea, txapelketa hasiera ona egin duen CD Teneriferen aurka. Kanariar taldeak sei puntu lortu ditu orain arte, bederatzitik, eta Zubietara lehen bi partidak irabazi eta azken jardunaldian Sportingen aurka gol bakarragatik galdu ostean iritsiko da. Esperientzia handiko aurkaria izango dute aurrean donostiarrek. Erronka berria gure filialarentzat. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!