Gaur arratsaldean RSC Anderlechten aurka jokatuko du Realak Europa Leagueko bigarren jardunaldia. Nizan egindako lan onaren eta Valenciaren aurka etxean lortutako lehen garaipenaren ondoren, txuri-urdinak oso sentsazio onekin iristen dira hitzordu garrantzitsu honetara. Jokalariek euren berdegunera salto egingo dute bolada honi jarraipena emateko asmoarekin, kontinente zaharreko historiko baten aurrean gogor lan eginez.
Talde belgikarra ez da unerik onenean. Denboraldi hasieran aurreikuspenetatik urrun egon ondoren, klubak entrenatzailea ordezkatzea erabaki zuen. David Hubert, duela gutxi erretiratutako jokalari ohia, ia 400 partidarekin profesional bezala, dinamika bideratzeko aukeratua izan zen eta Ligako bi berdinketa eta Europan garaipen bat lortzetik dator.
Europa Leagueak beti ilusioz bete ditu bai kluba bai zaleak, eta hori dela eta, ostegun honetan harmaila sutsu bat espero da Reale Arenan jokatuko den partida handi honetarako. Formatu berrian ekintza bakoitzak garrantzi handia du, eta erlaxazio izpirik ere ez da onartuko. Gaur itzuliko da etxera UEFA Europa Leaguea. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin