Realak RCDE Stadiuma bisitatuko du astelehen honetan. Iragan astean Valladoliden aurka porrota jasan ondoren, txuri-urdinek beste garaipen bat lortu nahi dute LaLigan RCD Espanyolen aurka, egiten ari diren denboraldi bikainari jarraipena emateko.
Bartzelonarrak, bestalde, sailkapeneko behealdeko taldeen artean daude, jaitsiera postuetatik gero eta gehiago urruntzeko asmoz. Diego Martinezen eskutik oso talde lehiakorra dela erakutsi dute, batez ere bere zelaian, duela gutxi Real Betis mendean hartuz. Sergi Darder kapitaina eta taldeko euskarrietako bat da eta ligako jardunaldi guztietan jokatu duen jokalari bakarra. Gainera, denboraldi osoan partida bakarra galdu du. Aleix Vidal, Javi Puado eta Martin Braithwaite ere oso garrantzitsuak dira taldearentzat, Denis Suarezekin batera, neguko merkatuan iritsi berria dena. Hori bai, Joselu galdu dute erasoan, lesioagatik.
Txuri-urdinen ligako egoera ezin hobea da, Europa League jomugan dutelarik. Zailtasun handiko neurketa izango da, baina talde honekiko konfiantza erabatekoa da. Denboraldi osoan erakutsi digute. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin