REAL SOCIEDAD 0-2 ATLETICO DE MADRID

Ez da bolada aldatzen

Vídeo

Realak emaitzen dinamika aldatu ezinik jarraitzen du. Gaur hirugarren porrota jaso du jarraian, Atletico de Madriden aurka huts eta bi galdu ostean txuri-urdinak fin egon ez diren partida batean. Madrildarren eraginkortasuna erabakigarria izan da

Maila handiko partida Anoetan, partidak suposatzen zuen intentsitatearekin eta seriotasunarekin jokatu duten bi talderekin. Reala arrisku gehiagorekin iritsi da aurkariaren areara, baina Oblak probatu ezinik. Remirok ere ez du esku hartu behar izan. Oso neurketa itxia.

Bigarren zatiko lehen jokaldi arriskutsua kanpokoen golarekin amaitu da. Falta jaurti aurrealdetik eta Hermosoren burukada sarera. Lehen 'jaurtiketa' partida osoan hiru zutoinen artean. Gipuzkoarrak berdinketaren bila joan dira, baina madrildarren defentsa sendoarekin egin dute topo. Egoera okertzeko, Llorentek huts eta bikoa sartu du. Merquelanzen falta jaurtiketa bat izan da 'ia' txuri-urdin bakarra.

Reala trabatu egin da Ligako zati honetan. Garaipenak ez dira iristen eta taldea 'punch' galtzen ari da. Datozen hiru atseden egun hauetan pilak kargatu behar dira eta urtezaharreko derbiari ziurtasun guztiekin aurre egin behar zaio. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Aritz, min.74), Le Normand, Zubeldia, Monreal, Zubimendi, Merino, Silva (Lopez, min.74), Portu (Bautista, min.74), Barrenetxea (Merquelanz, min.66) eta Willian Jose (Isak, min.66).

Atletico de Madrid: Oblak, Trippier, Savic, Felipe, Hermoso, Koke (kap), Carrasco (Lemar, min.87), Llorente, Lemar (Kondogbia, mi.71), Correa (Saul, min.59) eta Suarez (Diego Costa, min.87).

Golak: 0-1: Hermoso, min.49. 0-2: Llorente, min.74.

Epailea: Cuadra Fernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Le Normand, Aritz eta Isaki eta kanpoko Savic, Hermoso eta Sauli.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!