Ezin agertoki hoberik eta protagonista hoberik aukeratu, Luis Arconadaren debutaren 50 urteak ospatzeko aukeratu diren hiru ekipazioak aurkezteko. Zubietako instalazioak, urte askoan bere etxea izan zirenak eta oraindik ere hala direnak, eta gure atezainak.
Lehen mailako taldeetakoak, gizonezkoenak zein emakumezkoenak, eta haurren taldeetakoak ere bai. Atzo, nagusien eta gure harrobiaren ordezkaritza batek harro jantzi zituzten kamiseta berriak bere idolo handiaren ondoan eta, noski, partida bakoitzean hortzez eta haginez defendatzen dituzten ate horietako baten itzalpean.
"Asko gustatu zait, kamiseta honekin Realeko jokalaririk handiena gogoratzen dugu", aitortu zuen pozarren Alex Remirok, Luis Arconadaren miresle sutsuak. "Vintage ukitua du, oso politak", gaineratu zuen Julia Arrula emakumezkoen lehen taldeko atezainak. Klikatu BIDEOAN une berezi honen grabazioa nolakoa izan zen ikusteko.
“Asko gustatu zait, kamiseta honekin Realeko jokalaririk handiena gogoratzen dugu”, aitortu zuen pozarren Alex Remirok, Luis Arconadaren miresle sutsuak. “Vintage ukitua du, oso politak"”, gaineratu zuen Julia Arrulak, emakumezkoen lehen taldeko atezainak. Egin klik BIDEOAN, eta une berezi horren grabazioa nola egin zen ikusiko duzu.
Luis Arconadarekin batera, egun berezi honetan Realaren orainaren eta etorkizunaren mugazainetako batzuk izan ziren. Alex Remirok jantzi zuen lehen janzkera, urdina, Unai Marrero laranjarekin eta Aitor Fraga berdearekin batera. Ez zen falta izan gure emakumezko taldeko eta futbol taldeko atezainen ordezkaritza: lehen taldeko Alazne Estensoro eta Julia Arrula, bigarren taldeko Maite Mendiburu, Alejandra Pereda eta Oier Ipintza kadeteak eta Asier Alegre infantila. Txuri urdinen atea ondo defendatuta egongo da Luis Arconadaren jantziekin.
Ekipazioen ezaugarriak
Kaleratu diren hiru ekipazioek Arconadaren bi irudi ikoniko dituzte bularraldean eta etiketan. Bularraldeko apaingarria urre kolorekoa eta beltza da, eta 1975-2025 datak agertzen dira bertan, debutaren egunetik igarotako 50 urteak gogora ekarrita. Apaingarriaren hondoan eta lepoaldea estaltzen duen zintan esaldi hau agertzen da: “No pasa nada, tenemos a Arconada” (“Ez da ezer gertatzen, Arconada daukagu”). Bi elementuak kamiseten modeloetakoak dira bakarrik.
Materiala Macronek patentatutako Ecomesh ehun jasangarria da, zeina poliester birziklatu arinez osatuta baitago, eta horrek jokoaren mugimenduetara moldatzen eta transpiragarriak izaten laguntzen du.









