REAL SOCIEDAD 2-1 RCD ESPANYOL

Fedez lortutako garaipena

Vídeo

Realak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du gaur arratsaldean Anoetan RCD Espanyoli 2-1 irabazi ostean. Garaipen landua eta amaiera arte sufritu beharrekoa izan da, baina merezi izan du.

Partida ahalik eta ondoen hasi da. Barrenek, laugarren minutuan, Oyarzabalen pasea baliatu du eta erremate gurutzatu ikusgarri batekin lehen gola sartu du. Handik gutxira, kapitainak aldea handitzeko aukera izan du, baina Dmitrovićek eragotzi egin du. Txuri-urdinek estutzen jarraitu dute, eta El Hilali, bere atean, buruz gola sartzeko zorian egon da; zoritxarrez, Dmitrovićek eta langak gola saihestu dute. Atsedenaldia iristear zegoenean, Robertok Javik egindako erdiraketa errematatzea lortu du, norgehiagoka berdinduz.

Kanpokoak golak bultzatuta ikusi dira eta markagailuari buelta emateko baliatu nahi izan dute. Baina, partida unerik zailenean zegoenean, kapitaina agertu da berriro. Baloi ikusgarria jarri dio Óskarssoni, eta islandiarrak ez du barkatu, erremate gurutzatu bikain batekin, bigarrena egiteko. Txuri-urdinek kontraeraso ugari izan dituzte neurketa erabakitzeko, batez ere islandiarraren eta Marchalen bitartez, baina ezin izan dute lortu. Harrotasuna, fedea eta izaera behar izan dituzte emaitzari eusteko amaierara arte. Merezi izan du.

Hiru puntu oso garrantzitsu, ligako hasiera honetako bi porrotak ahazteko. Orain, jarraipena ematea dagokigu ostegun honetan RC Celta de Vigoren aurka, berriro ere Anoetan. Aupa Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Remiro, Aramburu, Zubeldia, Jon Martín, Sergio Gómez, Turrientes (Herrera, min. 63), C. Soler, Sučić (Take, min. 78), Barrene (Marchal, min. 63), Oyarzabal (kap.) (Gorrotxa, min. 90) eta Óskarsson (Guedes, min. 78).

RCD Espanyol: Dmitrović, El Hilali, Vanja, Núñez, Hinojo, Urko (G. Moscardó, min. 46), Edu Expósito (kap.) (Bauzà, min. 70), Cala, Dolan (Jofre, min. 83), Javi H. (Marcos, min. 70) eta Roberto (Pere Milla, min. 83).

Golak: 1-0: Barrene, min. 4; 1-1: Roberto, min. 45; 2-1: Óskarsson, min. 61.

Epailea: Manuel Jesús Orellana. Txartel horia erakutsi die etxeko Turrientes eta Zubeldiari eta kanpoko Urko, Marcos, Hinojo eta Bauzàri. Txartel gorria atera dio Pellegrino Matarazzo entrenatzaile txuri-urdinari (min. 90+4).

Ikusle kopurua: 31.884 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!