III. Euskal Herria Txapela

Finalaren aurkezpena

Vídeo

Gaur goizean aurkeztu da Tolosako Berazubi zelaian Realak eta SD Eibarrek jokatuko duten III. Euskal Herria Txapelaren finala. Neurketa abuztuaren 10ean ospatuko da 20:30etan estadio tolosarran. Bi taldeek lortu zituzten puntu gehien aurreko denboraldian Ligako talde euskaldunen artean jokatutako derbietan. Norgehiagoka txuri-urdinen aurredenboraldiko azken lagunartekoa izango da eta Periko Alonso jokalariorde realista omenduko da.

Aurkezpenean Kike Zurutuza (Euskal Herria Kirolaren arduraduna), Joseba Ibarburu (Realako presidenteordea), Jon Ander Ulazia (Eibarreko zuzendaria), Iñaki Martixa (Tolosako presidentea), Periko Alonso (Realeko jokalariorde eta entrenatzaileorde omendua) eta Olatz Peon (Tolosako alkatea). Sarrerak EH Kirolaren webean, SD Eibarren bulegoetan, Tolosako Xare Tabernan eta Realaren Elkano Kaleko dendan eros daitezke. Kostua 20 eurokoa izango da tribunan (10 eurokoa adingabekoentzat) eta 10 eurokoa gainontzeko tokietan (5 eurokoa adingabekoentzat) edukiera amaitu arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!