REAL SOCIEDAD 1-6 FC BARCELONA

Finalaren bila

Dagoeneko finalean pentsatu behar da. Hurrengo partida eta garrantzitsuena, urteak daramatzagu horren zain. Gaur ez da egun ona izan eta, partida txarra egin ez duen arren, Reala Barça baino gutxiago izan da eta Reale Arenan bat eta sei galdu du.

Norgehiagoka Barça nagusi izanez hasi da. Aukerarik sortu gabe, hori bai, baina txuri-urdinen zelaian jokatuz. Minutuak aurrera joan ahala Reala zelaian finkatu da eta gora iristen hasi da. Isak, jokaldi pertsonal on batean, hondoko marratik heldu da eta, area barruan sartu ostean, Ter Stegenek aldaratu du jaurtiketa. Kanpokoak ordu erdia bete ostean aurreratu dira markagailuan, Griezmannen erremate batekin, Remiroren aldaratzea baliatuta Dembeleren jaurtiketaren ondoren. Isakek berdinketa lortzeko aukera izan du, baina atezainak berriro ere gola saihestu du geldiketa batekin. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Koemanen mutilen jokaldi on bat Desten golarekin amaitu da. Huts eta bikoarekin atsedenaldira, eta partida aldapan gora.

Bigarren zatian Realak ez du aukerarik izan. Destek eta Messik bi gol lortu dituzte jokaldi onetan Reala egoera zailean uzteko. Dembelek bosgarrena egin du eta Barrenetxeak, jaurtiketa bikain batekin, txuri-urdinen gola lortu du. Azken minutuan, Messiren gola. Ezer gutxi esateko. Airea hartu, pilak kargatu eta finalari ziurtasun guztiekin aurre egin. Horren bila. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Barrenetxea, min.60), Zubeldia (Sagnan, min.83), Le Normand, Merquelanz, Zubimendi (Carlos Fernandez, min.72), Guevara, Merino, Oyarzabal (kap), Portu (Januzaj, min.60) eta Isak (Bautista, min.83).

FC Barcelona: Ter Stegen, Dest (Trincao, min.84), Mingueza, Lenglet, Alba, Sergio (Araujo, min.66), De Jong, Pedri (Ilaix, min.66), Griezmann (Riqui Puig, min.84), Dembele (Braithwaite, min.79) eta Messi (kap).

Golak: 0-1: Griezmann, min.37. 0-2: Dest, min.43. 0-3: Dest, min.53. 0-4: Messi, min.56. 0-5: Dembele, min.71. 1-5: Barrenetxea, min.77. 1-6: Messi, min.89.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorosabel, Zubeldia eta Carlos Fernandezi eta kanpoko Sergio eta Braithwaiteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!