WATFORD – REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 16:00)

Froga gogorra

Vídeo

Realak aurrendenboraldiko froga gogorrenetarikoari egingo dio aurre bihar. Txuri-urdinak Watforden aurka arituko dira 16:00etan (Gipuzkoako ordua) Vicarage Road politean. Eguerdian Zubietan eginiko lan saioaren ostean, Imanol Alguacilek 24 jokalari hautatu ditu Ingalaterra aldera joateko Javi Gracia txuri-urdin ohiak zuzenduriko taldearen aurka aritzeko

Espedizioan jokalari hauek doaz: Moya, A. Remiro, Zaldua, Gorosabel, Llorente R., Sagnan, Raul Navas, Le Normand, Rodrigues, Muñoz, Zubeldia, Illarra, Guevara, Merino, Zurutuza, Sangalli, R. Pardo, Odegaard, Oyarzabal, Januzaj, Portu, Djouahra, Isak eta Willian J.

Gipuzkoarrak arratsaldeko lehen orduan abiatuko dira Watfordera, non bertako 19:00ak aldera iritsiko diren. Taldeak hiritik gertu dagoen hotelean hartuko dute atseden biharko partida aurretik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!