Bizi ezazu Kopako finala

Festa handia Saguesen

VĂ­deo

Emakumezkoen taldeak hitzordu historikoa du maiatzaren 18an Zaragozan FC Barcelonaren aurka jokatuko duen Erreginaren Kopako finalarekin. Donostia eta Aragoiko hiriburuaren arteko hurbiltasunaren ondorioz, milaka zale Romaredara joango dira taldea animatzera, baina joaten ez denak ere aukera izango du ekimen honi esker emozioz betetako egun bat bizitzeko.
Klub txuri-urdinak eta erakunde publikoek – Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta EITBk – egun horretan hiria eta Gipuzkoa osoa gure taldearekin bat egiteko antolatuko dituzten ekimenen aurkezpena egin da gaur goizean Donostiako Udaleko prentsa aretoan. Joseba Ibarburu presidenteordea, Alex Uranga kontseilaria eta Garbiñe Etxeberria, emakumeen futboleko kirol zuzendaria izan dira Realaren partetik bertan.

Festa handia Saguesen
Zaragozara joaterik ez duten zaleek Donostiatik bizi ahal izango dute finala. Horretarako, Realak eta erakundeak lanean ari dira Sagues festa handi bat izan dadin.
Sagueseko zabalguneak hainbat jarduera hartuko ditu egun osoan zehar, familian emozioz beteriko egun bat igarotzeko. Bertaratzen direnek puzgarriak, hondartzako futboleko txapelketak eta beste modalitate batzuk, jokoak, penaltiak jaurtitzeko makina birtual bat, Goazen!-en ikuskizuna eta DJ bat izango dituzte ikusgai. Partida, nola ez, pantaila erraldoian ikusi ahal izango da.
Donostia eta Gipuzkoa apaindu
Era berean, Donostiako eta Gipuzkoako gainerako herrietako zaleei dei egin zaie kaleak, plazak, balkoiak, leihoak edo fatxadak txuri-urdin kolorez apaintzeko.

Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!