JULIA ARRULA 2028

Segurtasuna atepean

Vídeo

RealaK eta Julia Arrulak akordioa lortu dute nafarrako atezainaren kontratua 2028ko denboraldira arte luzatzeko. Gainera, Tafallako jokalaria lehen taldeko kide izango da eta 25 zenbakidun elastikoa jantziko du etapa berri honetan. Maider Castillo emakumezkoen futbol elitaren arduradunarekin eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbolaren arduradunarekin batera, Juliak bere kontratu berria sinatu du Reale Arenan.

Bigarren talde txuri-urdinean hezia, Juliak badaki zer den lehen taldearekin debutatzea. Aurreko denboraldian egin zuen, oso eszenatoki berezian: San Mameseko derbian, Athletic Cluben aurka. Egun horrek argi utzi zuen bere lasaitasuna, nortasuna eta segurtasuna atepean.

Orain, atezain gazteak udako erronka zirraragarri bati egingo dio aurre: 19 urtez azpiko Europako Txapelketari. Esperientzia berri bat bere ibilbide itxaropentsuan. JuliaK hazten jarraitzen du Realean, eta etorkizunera urrats sendo bat ematen ari da.

Zorionak, Julia!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!