BIGARREN TALDEA

Martxan!

Vídeo

Udako etenaldiaren ondorengo lehen eguna izan da, eta taldea ilusio handiz dago denboraldi berri honi begira.

Aitor Resenderen jokalariek ohiko familia argazkiak atera ondoren, Z5 zelaian aritu dira lanean, non denboraldi-aurreko lehen entrenamendua egin duten. Txuri-urdinek 2. RFEFko 1. multzoan jokatuko dute, ondorengo talde hauekin batera: Real Avilés Industrial, Burgos CF, CD Olímpico de León, Real Sporting de Gijón, Deportivo Abanca 'B', Madrid CFF 'B', Atlético de Madrid 'C', Athletic Club 'B', Atlético Villalonga FF, SD Eibar 'B', Real Racing Club, As Celtas eta Bizkerre FT.

Jokalariei dagokienez, hauek izan dira filialeko bajak eta altak:

Bajak:
Malen Solozabal, Haizea Uranga, Naroa Santana, Enara Olaetxea, Helene Arruebarrena eta Ixiar Puy.
Realak eskerrak eman nahi dizkie jokalari hauei talde txuri-urdinean eman duten denboran erakutsitako lanerako gogo eta konpromisoagatik. Aipatutako izenen artean Solozabalek, Urangak eta Santanak 2018an abiatu zen proiektuko hasieratik partaide izan direlarik.

Aipatutako jokalariez gain, Julia Arrula, Alazne Estensoro, Intza Egiguren, Maren Lezeta eta Aiara Agirrezabala lehen taldeko kide izango dira aurrerantzean. Zorionak!

Altak:

Yenai Urdampilleta, Patricia Mugabure, June Murillo, Maren Esteberena, Intza Arrondo, Alaia Echeverria eta Iraia Soroa, hirugarren taldetik igo dira.




Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!