Gure bigarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Zubietan Burgosen aurka (1-0). Donostiarrak nagusi izan dira lehen zatiaren tarte handi batean, baina lehen abagune argia burgostarrek izan dute: ezker zutoinetik oso gertu atera den Cataren erremate bat. Txuri-urdinek berehala erantzun dute eta Ane Isasisasmendik gertu izan lehenengoa, baina errematea langa gainetik joan zaio. Hurrengo jokaldian, Arrondok Isasisasmendiri pasa egin dio, eta honek erasotzaileari itzuli dio baloia, atezaina atzean utzita, 1-0ekoa egiteko.
Bigarren zatian ez da gauza handirik gertatu eta ia aukerarik gabe igaro da bi taldeentzat. Gipuzkoarrek partidaren kontrola mantentzen jakin dute eta lehen zatian lortutako abantaila kudeatu dute. Txapelketan batzen jarraitzeko balio duen garaipen bikaina lortu dute txuri-urdinek. Hurrengo jardunaldian derbia jokatuko dute etxetik kanpo Eibarren aurka beste hiru puntu lortzeko helburarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Berganza, Etxebeste (kap.), Azpirotz, Soroa, Losada (Etxeberria, min. 64), Urdampilleta (Murillo, min. 74), Carrera, Zunzunegi (Aranburu, min. 85), Isasisasmendi (Etxarte, min. 85), Casamayor (Esteberena, min. 64) eta Arrondo.
Burgos CF: Neike, Estefania, C. López (kap.), Andrea, Irene, Huazhi (Pasarín, min. 74), Rebeca, Raquel, Clau, Cata (Pomares, min. 60) eta Aitana (Barreiro, min. 82).
Gola: 1-0: Arrondo, min. 8.
Epailea: Nerea Rebollo. Txartel horia atera dio etxeko Isasisasmendiri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin