REAL SOCIEDAD – GETAFE CF (20:00)

Ligaren txanda da, bai

Ezinezkoa da azken orduetan bizitako guztia ahaztea. Hori da historia egiteak dakarrena. Realzale guztien oroimenerako geratuko den asteburua bizi dugu, bai Kartujan egon zirenena, bai Gipuzkoatik bizi izan zutenena. Sentimendu txuri-urdina inoiz baino biziago dugula, LaLigako azken txanpari aurre egin behar diogu.


Ez da erraza izango txipa aldatzea eta partida gogoangarri batek guztioi sortu digun erresaka emozionala atzean uztea. Europa Leaguerako postua poltsikoan dugula, geratzen zaiguna lasaitasunarekin egingo diogu aurre, baina beti ere irabazten jarraitzeko eta txapelketa ahalik eta gorenen amaitzeko anbizioarekin.


Getafe dator Anoetara. Bordalásek bere neurrira egindako taldea, gidatu dituen talde guztiak bezala. Neguko merkatuan eginiko fitxaketekin, gainera, bete-betean sartu da Europarako borrokan, merezimendu osoz. Zaila da hobeto egitea.


Kontraste handiko partida izango da. Etxekoak, Sevillako guztia gogoratuz eta egunerokora itzultzen saiatuz. Bisitariak, unea aprobetxatu nahian. GUazen, Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!