CLUB PORTUGALETE 4-0 REAL C

Porrota liderraren etxean

Gure hirugarren taldeak ezin izan du gaur arratsaldean liderra den Club Portugaleteren aurka punturik lortu 4-0 galdu ostean. Lehen zatia oso parekatua izan da eta abagune gutxi izan dituzte bi taldeek. Norgehiagoka oso lehiatua izan da eta bi taldeetako batek ere ez du nagusitasun argirik lortu atsedenaldia baino lehen.

Aldageletatik igaro ostean, etxeko taldeak aurrea hartzea lortu du Iker Llamazaresen golarekin eta neurketa maldan gora jarri zaie txuri-urdinei. Handik gutxira, Martinek abantaila handitu du eta, minutuek aurrera egin ahala, Cuellok hirugarrena egin du. Azken minutuan, Alexanderrek markagailua itxi du laugarren golarekin. Porrota gure hirugarren taldearentzat. Hurrengo jardunaldian donostiarrek garaipenaren bidera itzultzea bilatuko du SD Deustoren aurka Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Club Portugalete: I. González (kap.), Irusta, A. González, Llamazares, Xabi (Ortiz, min. 77), Cuello, Andoni P. (Martín, min. 73), Crespo (Gustavo, min. 84), Alfaro (Bilbao, min. 84), Tapiador eta Alexander.

Real C: Jiménez, Segurola (kap.), J. Martínez (Elcano, min. 66), De Orue, Letamendia (Larralde, min. 66), Sáenz (Shuaib, min. 84), Arana (Nebreda, min. 79), Samuyiwa (D. López, min. 66), Adjabeng, Garitaonaindia eta J. Gorosabel.

Golak: 1-0: Llamazares, min. 14; 2-0: Cuello, min. 66; 3-0: Martín, min. 81; 4-0: Alexander.

Epailea: Ekiotz De Landa. Txartel horia atera die etxeko Irusta eta Alfarori eta kanpoko Garitaonaindia eta D. Lopezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!