Realak 3-2 galdu du arratsaldean Atlético de Madriden aurka, azken txanpan erabaki den norgehiagoka lehiatu batean. Solerren eta Oyarzabalen golei esker, donostiarrek birritan berdindu dute markagailua, baina etxekoen azken golak saririk gabe utzi ditu txuri-urdinak zelai oso zail batean.
Sorlothen golarekin hasi da norgehiagoka, baina gipuzkoarrek berehala erreakzionatu dute, eta, handik gutxira, Solerrek eskuadrara bidali du baloia, taldeko jokaldi on baten ostean. Golak txuri-urdinak suspertu ditu, eta minutu onak izan dituzte jarraian. Lehen zatiaren amaieran, Sergiok eta Sučićek egindako pare bat jaurtiketek, bigarren zatirako sentsatzio onekin utzi ditu donostiarrak.
Txuri-urdinak eroso zeuden berdegunean, baita bigarren denboraren hasieran ere, baina etxekoek pare bat aukera izan dituzte, Sorloth eta Nicoren abaguneekin. Etxekoek hobera egin dute eta, Griezmannen pase on baten ondoren, Nicok Remiro gainditu du. Baina, lehen zatian bezala, Matarazzorenak beste gol batekin erantzun dute. Oyarzabalek, ezkerkada izugarri batekin, neurketa berdindu du berriro. Baina azken txanpan, buruz, Nicok garaipenaren gola sartu du etxekoentzat.
Pena, Reala berdintzetik oso gertu geratu da eta. Hurrengo hitzordua, Osasunaren aurka Anoetan.
Fitxa teknikoa:
Atlético de Madrid: Oblak, Molina, Giménez, Hancko, Ruggeri, Mendoza (Llorente, min.46), Koke (kap.) (Johnny, min.61), Almada (Nico, min.54), Giuliano (Julián, min.54), Lookman (Griezmann, min.54) eta Sorloth.
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Ćaleta-Car, Martín, Sergio Gómez, Herrera, Soler (Turrientes, min.74), Marín (Guedes, min.56), Barrene (kap.) (Zakharyan, min.65), Sučić (Brais, Méndez, min.74) eta Óskarsson (Oyarzabal, min.56).
Golak: 1-0: Sorloth, min.5. 1-1: Soler, min.9. 2-1: Nico, min.67. 2-2: Oyarzabal, min.68. 3-2: Nico, min.81.
Epailea: Adrián Cordero. Txartel horia atera die etxeko Hanckori eta kanpoko Óskarssoni.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin