SANSE 4-2 CD CASTELLÓN

Urrezko hiru puntu

Vídeo

Sansek garaipen garrantzitsua lortu du Zubietan Castelloni, bigarren sailkatuari, irabazita, gol ugari eta joko erritmo altuko partida batean.

Partida hasiera bikaina, hiru golekin sei minututan. Talde txuri-urdinak aurrea hartu du baloi bat lapurtu eta gero, Ochiengek Matthys gainditu du ezkerkada bortitz batekin. Bosgarren minutuan Castellonek berdindu du norgehiagoka Calaren golarekin, eta minutu bat geroago Sansek kontraeraso ona egin du eta Dani Diazen erdiraketa ona Carrerak aprobetxatu du tanto ederra egiteko. Erritmoak ez du behera egin eta abaguneak errepikatu egin dira bi ateetan, Ochiengek zutoinera bidali du baloia korner baten ondoren eta lehen zatiaren erdialdean Camarak area barruko aldaratze bat aprobetxatu du neurketa berdintzeko. Hirugarrena ez da iritsi etxeko taldearentzat, epaileak Carreraren gola jokoz kanpo izan dela erabaki baitu. Ez da abagune argi gehiagorik izan eta lehen zatia binakoarekin amaitu da.

Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi da, eta aukera paregabea izan du kanpoko taldeak zutoinean amaitzeko. Castello nagusi izan da eta arrisku gehiagorekin iritsi da, Ochieng agertu den arte. Aukera ona izan du burukada on bati esker, baina zutoinera bidali du. Hurrengo minutuan iritsi da gola, Ochiengen banakako jokaldi bikain baten ondoren. Carrerak eta Marchalek abagune bana izan dituzte golaren ostean, eta luzapenean, markagailua horrela geldituko zela zirudienean, Mariezkurrena festara batu da 4-2koa eginez.

Garrantzia handiko garaipena lortu du Sanserentzat bigarren sailkatuaren aurka. Txuri-urdinek meritu handiko hiru puntu lortu dituzte Zubietan. Donostiarrek garaipen honi jarraipena ematea bilatuko dute hurrengo jardunaldian Cordobaren aurka etxetik kanpo. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Dadie, Beitia (kap), Kita, Balda, Carbonell, Aguirre (Ayo, min. 81), Díaz (Astiazaran, min. 46), G. Gorosabel (Oleaga, min. 89), Ochieng (Marchal, min. 81) eta Carrera (Mariezkurrena, min. 83).

CD Castellón: Matthys, Raúl Sánchez (Mabil, min. 69), Alberto, Brignani, Salva Ruiz (kap) (Tincho, min. 73), Barri (Jakobsen, min. 73), Gerenabarrena, Cipenga, Cala, Camara (Álvaro, min. 69) eta Pablo (Suero, min. 46).

Golak: 1-0: Ochieng, min. 2; 1-1: Cala, min. 5; 2-1: Carrera, min. 6; 2-2: Camara, min. 24; 3-2: Ochieng, min. 69; 4-2: Mariezkurrena, min. 90+3.

Epailea: Alonso De Ena. Txartel horia atera die etxeko Balda, Kita, Carbonell, Carrera, Astiazaran eta Mariezkurrenari eta kanpoko Salva Ruiz, Gerenabarrena eta Berriri.

Ikusle kopurua: 1.593 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!