Premier International Cupeko gure taldea Ingalaterra bidean dago bihar txapelketa ospetsu honen finalerdiak jokatzeko. Txuri-urdinen aurkaria Borussia Dortmund izango da. Neurketa 20:00etan hasiko da (Gipuzkoako ordua), Aldershot hiriko EBB Stadiumean. Bihar Jon Ansotegik zuzenduko duen taldeak bere bide bikaina jarraitu nahi du txapelketan eta finalerako txartela lortu. Beste finalerdia Real Madrid eta Dinamo Zagreb taldeek jokatuko dute.
Partidarako deialdia honakoa da: Folgado, Olasagasti, Garro, Agote, Ayo, Larrañaga, Uranga, Calderón, Oleaga, Lebarbier, Eceizabarrena, Gorka Gorosabel, Telletxea, Ramírez, Marchal, Fernández, Mariezkurrena eta Garitaonaindia.
Partida zuzenean ikusi ahal izango da HEMEN.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin