Gure hirugarren taldeak beste garaipen bat lortu du Zamudiori hiru eta bat irabazi ostean gaur arratsaldean Zubieta Estadioan. Donostiarrek indartsu ekin diote partidari eta hamar minutura markagailuan aurrea hartzea lortu dute trantsizio azkar bati esker. Adjabengek, eskuin hegaletik asistentzia bikaina emanda, Garitaonaindia aurkitu du area barruan, eta honek, atezainaren irteera aprobetxatuta, ez du barkatu. Txuri-urdinek hiru aukera oso argi izan dituzte garaipena bideratzeko, guztietan golegilea protagonista izanik, baina ez dute asmatu. Ordu erdia bete eta gutxira, oraingoan bai, Garitaonaindiak Samuyiwak ezkerretik emandako pasea baliatu du markagailuko aldea handitzeko. Lehen zatiko azken jokaldian, gehitutako bi minutuak amaitzeko segundo gutxi geratzen zirenean, Garaik neurketan sartu ditu berriro bizkaitarrak, Añonen erdiraketa buruz errematatuta.
Donostiarrek nagusi izaten jarraitu dute aldageletatik igaro ostean, atsedenaldiaren aurretik kolpea jaso duten arren. Txuri-urdinek kontraeraso ugari izan dituzte garaipena ixteko eta, Danel Lopez eta Adjabengen abisuen ondoren, bigarren honek ez du barkatu luzapena iritsi baino lehen ezkerkada bikain batekin gola egtieko. Ederra. Hiru puntu gehiago gure hirugarren taldearentzat, igoera playoff postuetara hurbiltzeko balio dutenak. Hori bai, 3 partida baino ez dira falta denboraldia amaitzeko, eta aurkari gehienek ez dute oraindik jokatu jardunaldi hau. Datorren asteburuan UD Aretxabaletari egingo diote bisita, garaipenak batzen jarraitzeko helburuarekin. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real C: Tompa, Peral, Segurola (kap.), De Orue, Ruiz de Illa (Arana, min. 79), Letamendia, D. López, Adjabeng (Baro, min. 90), Shuaib (Nebreda, min. 63), Samuyiwa (Elcano, min. 63) eta Garitaonaindia (Larralde, min. 79).
SD Zamudio: Campo, Infante, J. Alonso (kap.), Calderón, Ariztimuño, A. González, Rojas, Añón (Pisón, min. 73), Oliveros (Urkiza, min. 73), H. Fernández (Ortega, min. 65) eta Garai [Pascual, min. 55 (Santamaria, min. 65)].
Golak: 1-0: Garitaonaindia, min. 11; 2-0: Garitaonaindia, min. 36; 2-1: Garai, min. 45+2; 3-1: Adjabeng, min. 86.
Epailea: Erik Ramos. Txartel horia erakutsi die etxeko Nebredari eta kanpoko Oliveros, Pascual eta Pisoni.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin