MÁLAGA 2-5 REAL SOCIEDAD

Erakustaldia

Vídeo

Reala nagusitasun osoz gailendu da gaur arratsaldean La Rosaledan Malagari 2-5 irabazita. Txuri-urdinek eraginkortasun handiko partida osatu dute talde andaluziarraren aurka, lehen minutuetatik neurketaren jabe eginez eta etxekoen erreakzio saiakera bakoitzari irmotasunez erantzunez. Horrela, taldeak hiru puntu oso baliotsu gehitu ditu sailkapeneko goiko postuetan sendotzeko.

Donostiarrak gogoz zelairatu dira eta denbora gutxi behar izan dute markagailua irekitzeko Kubok area kanpotik sartutako gol zoragarri bati esker. Realak ez du erritmoa jaitsi eta Alfonsoren atera iristen jarraitu du. Nagusitasun horren ondorioz, Óskarssonek berari eroritako baloia aprobetxatu du atezaina buruz burukoan gainditzeko eta bigarrena egiteko. Partida kontrolpeko egoeran egonda, gipuzkoarrek jokoa kudeatzen jakin dute eta abantaila argiarekin joan dira aldagelara.

Bigarren zatian, etxekoak neurketan sartzeko asmoz atera dira eta aldea murriztu dutre Adrián Niñoren gol bat baliatuz. Hala ere, txuri-urdinek berehala erantzun diote ezustekorik eta Oyarzabalek saretara bidali du baloia hirugarrena sinatzeko. Nahiz eta talde andaluziarrak berriro ere aldea murriztu duen Pablo Martínezen gol bati esker, kapitain txuri-urdina agertu da berriro ere laugarrena egiteko, goian egindako berreskurapen baten ondoren jaurtiketa zehatz batekin. Azken minutuetan, Guedesek langan jo duen baloi bat aprobetxatu du bosgarren gola lortzeko eta garaipena ixteko.

Modu honetan, Realak erakustaldi azpimarragarria sinatu du etxetik kanpo gol askorekin garaipenaren bidera bueltatzeko. Atsedenik gabe, talde txuri-urdinak datorren ostegunean Lilleströmen aurka Europa Leaguen duen konpromisoan jarri du dagoeneko arreta, etxetik kanpo utzitako sentsazio on hauei jarraipena emateko asmoz.

Fitxa teknikoa:

Málaga CF: A. Herrero (kap.), Rafita, F. Calero, Recio, Salinas (Aznou, min. 46), Dotor (Lorenzo, min. 63), Izan M. (R. Enriquez, min. 46), Martínez, D. Larrubia (Joaquín, min. 63), Niño (Puga, min. 82) eta Chupe.

Real Sociedad: A. Remiro, H. Fort (Zubeldia, min. 60), Jon Martín, M. Sarr, Aihen (Sergio Gómez, min. 71) Gorrotxa, C. Soler, Take (Ochieng, min. 71), Barrene (Guedes, min. 60), Oyarzabal (kap.) eta Óskarsson (Marchal, min. 79).

Golak: 0-1: Take, min. 3; 0-2: Óskarsson, min. 26; 1-2: Niño, min. 54; 1-3: Oyarzabal, min. 59; 2-3: Martínez, min. 66; 2-4: Oyarzabal, min. 67; 2-5: Guedes, min. 73.

Epailea: Luis Bestard. Txartel horia atera die etxeko M. Sarr eta Jon Martíni.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!