CLUB BIZKERRE - REAL SOCIEDAD B (IGANDEA, 12:00)

Irabazi ala irabazi

Realaren bigarren taldeak gaur Bizkerreren zelaian jokatuko du Bigarren Federazioko azkenaurreko jardunaldiko partida. Neurketa 12:00etan hasiko da, eta gure taldeak hiru puntuak lortzea izango du helburu, igoerako play-offean sinesten jarraitzeko.

Donostiarrak Madrid CFF Bren aurka Zubietan bana berdindu ostean iritsiko dira hitzordu honetara (1-1), azken minutuan markagailua berdintzea lortu zuten neurketa batean. Puntu horri esker, txuri-urdinek bizirik jarraitzen dute denboraldiko azken txanpa honetan, txapelketa amaitzeko bi jardunaldi besterik falta ez direnean.

Aitor Resenderen taldeak gaur bere lehiakortasuna eta sendotasuna baliatu nahi izango ditu etxetik kanpoko partida zail bati aurre egiteko. Aurrean etxean indartsu agertu nahi duen Bizkerre izango dute, eta, beraz, txuri-urdinek euren bertsiorik onena eman beharko dute Zubietara emaitza ona ekartzeko.

Horrela, Real B-k beste aukera bat izango du puntuak batzen jarraitzeko eta play-off postuen lehian eusteko. Aupa Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!