LIGA FUTURA MOEVE

Alebinak, Sevillan

Asteburu honetan Sevillan jokatuko da Liga Futura Moeve Txapelketaren lehen edizioa. Emakumezkoen oinarrizko futbola sustatzeko aitzindaria izango den lehiaketa honek LaLiga F-ko hamabi talde bilduko ditu alebin mailan.

Txapelketa hiru multzotan banatuko da, multzo bakoitzean lau talde izango direlarik. Multzo bakoitzeko txapeldunak eta txapeldunordeak, baita hirugarren postuan sailkatutako bi talderik onenak ere, final-laurdenetarako sailkatuko dira.

Realak alebin talde batekin hartuko du parte eta C multzoan arituko da, RCD Espanyol, Athletic Club eta DUX Logroño taldeekin batera. Ostiral goizean jokatuko da lehen jardunaldia, eta arratsaldean izango da txapelketako bigarren jardunaldia. Larunbat goizean amaituko da multzoen fasea, eta 18:00etatik aurrera hasiko dira kanporaketak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!