ASTEBURUA VILA-REALEN

LaLiga FC Futures Txapelketan

Gure alebin taldea Vila-realera joango da ostiral honetatik aurrera LaLiga FC Futures Txapelketaren XXXIII. edizioan parte hartzera. Lehiaketa Castellóko klubaren kirol-hirian jokatuko da, eta bertan elkartuko dira Lehen Mailako hogei taldeetako alebin mailako txikiak.

Txuri-urdinak A multzoan arituko dira, Real Madrid, Athletic Club, Getafe CF eta Levante UD taldeekin batera. Multzoen faseko neurketei ostiralean emango zaie hasiera, 10:30ean, eta larunbatetik aurrera kanporaketa-faseko partidak jokatuko dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!