SANSEREN GOLIK ONENA

Mortala eginda lehen postura

Vídeo

Gure jarraitzaileek, YouTubeko kanalaren bidez, Sanseren denboraldi honetako golik onena aukeratu dute. Gure filialak arrastoa utzi du maila handiko golekin historikoa izan den denboraldi batean. Lander Astiazaranek Andorraren aurka Anoetan sartutakoa izan da bozkatuena. Top 3a Mariezkurrenak Cultural Leonesaren aurka Zubietan eta Mikel Rodriguezek Ipuruan lortutako golek osatzen dute. Parte hartu duten zaleen artean zozketa bat egin da eta Lizar Perea izan da denboraldi berriko kamisetaren irabazlea. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!