Sansek denboraldi aparta osatu du LaLiga Hypermotionen, mailari eustea hainbat asteko aurrerapenarekin ziurtatuz. Lanak, konpromisoak eta etengabeko hazkundeak markatutako urtea izan da, eta gazteek aurrerapauso nabarmena eman dute. Horrela, gure filialak Zilarrezko Mailan lehiatzen jarraituko du datorren denboraldian ere.
Jon Ansotegik zuzentzen duen taldeak 52 golekin amaitu du denboraldia. Orain, zaleek izango duzue horien artean onena aukeratzeko aukera. Lehiaketan parte hartzeko, gure kanalera harpidetu eta bideo horretan bertan zuen golik gustukoena adierazten duen iruzkin bat utzi besterik ez duzue egin behar (erabiltzaile bakoitzeko boto bat).
Bozketa gaurtik hasi eta hilaren 21eko igandeko 23:59ra arte egongo da zabalik. Boto guztiak zenbatu ondoren, gol bozkatuena aukeratu duten parte-hartzaileen artean zozketa egingo da. Irabazlearen izena astelehenean emango da ezagutzera, eta sari gisa 2026-27 denboraldiko elastiko txuri-urdina jasoko du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin