Realak eta Wakatake Group enpresak duten akordioak aurrerapausoak ematen jarraitzen du. Klubak, aurten ere, futbol formakuntzako zerbitzuak eskainiko dizkio enpresari Donostian. Japoniako jokalari gazteen formakuntzan lanean aritzeko akordioa geroz eta sendoagoa bihurtzen ari da.
2022ko urtarrilean hasi zen bi entitateen arteko harremana eta Wakatakeri prestakuntza eta metodologia aholkularitza zerbitzuak ematen dizkio Realak. 26-27 ikasturtean zehar ere, hezkuntza, kultura eta futbol programa osatuko dute Japoniako sei gaztek, espezializazio plan integratzaile baten barruan. Olarain Ikastetxe Nagusian biziko dira eta Elaienea Ikastetxean ikasiko dute.
Aurten, Donostiatik kanpo ere arituko gara lankidetzan. Wakatakek hiru “Clinic” antolatuko ditu Japonian (Shiga, Chiba eta Hokkaidon) eta Realeko bi entrenatzaileren partehartzea izango dute. Ekimen honen bitartez, lankidetza honen garrantzia handitzea dugu helburu, metodologia txuri urdina Japoniara eramanez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin