PASAIA KE 3-2 REAL C

Porrota luzapenean

Gure hirugarren taldeak 3-2 galdu du gaur arratsaldean Pasaiaren aurka, ia irabazita zuen eta etxekoek luzapenean irauli duten neurketa batean. Norgehiagoka ezin hobeto hasi da eta, lehen minutuan, Garitaonaindiak aurretik jarri ditu txuri-urdinak. Gutxi iraun die pozak donostiarrei, bost minutu geroago etxekoek partida berdindu baitute Cascanteren golari esker. Golen ostean, lehia parekatu egin da eta ez da aukera argirik egon atsedenaldira arte.

Txuri-urdinak indartsuago atera dira bigarren zatian, aurkariak baino gehiago sortuz. Jokaldi horietako batean, Letamendiak aurretik jarri ditu donostiarrak, gol bikaina sartuta. Etxekoek berdinketaren bila jo dute amaierara arte eta, dena amaituta zegoela zirudienean, Pasaiak berdinketa lortu du 90. minutuan Sarasolak sartutako golarekin, eta, hiru minutu beranduago, Urbilek markagailuari buelta eman dio azken 3-2koa eginez. Pena. Porrota gure bigarren filialarentzat, bere eskuetan zuen garaipenak luzapenean ihes egin ostean. Hurrengo jardunaldian garaipenaren bidera itzultzea bilatuko dute Real Unión B taldearen aurka.

Fitxa teknikoa:

Pasaia KE: Etxarri, Muñoz (kap.), Learte, Zabala (Santi, min. 65), De Alba, Pisto (Zabaleta, min. 78), Marti (Urbil, min. 57), Olasagasti, Cascante (Borrachero, min. 65), Barneto (Luken, min. 78) eta Sarasola.

Real C: Galilea, Isasa, Uranga, Larrañaga, Arana (Alberro, min. 67), Mariño (D. López, min. 20), Letamendia (kap.), Telletxea (Mancisidor, min. 72), Nebreda (X. Fernández, min. 67), Elcano eta Garitaonaindia (Chávez, min. 72).

Golak: 0-1: Garitaonaindia, min. 1; 1-1: Cascante, min. 6: 1-2: Letamendia, min. 55; 2-2: Sarasola, min. 90; 3-2: Urbil, min. 90+3.

Epailea: Joseba Bert. Txartel horia atera die etxeko Marti, Sarasola, Barneto, Muñoz eta Olasagastiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!