FC BADALONA WOMEN - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 12:00)

Etxetik kanpo lehen garaipenaren bila

Realak Badalona izango du aurkari larunbat honetan Palamósen, 12:00etatik aurrera. Txuri-urdinek beste urrats bat egin nahi dute Liga F-ko denboraldi hasiera honetan, eta Zubietatik urrun lehen garaipena eskuratzea izango dute helburu.

Gorka Álvarezen taldea Teneriferen aurka joan den asteburuan lortutako berdinketaren ostean iritsiko da hitzordura. Realak une onak izan zituen, hainbat gol aukera sortu zituen eta Ainoa Camporen golari esker aurrea hartzea lortu zuen. Hala ere, kanariarrek neurketa berdindu zuten azken txanpan, eta puntu bana eskuratu zuten bi taldeek.

Orain, taldeak Zubietan erakutsitako joko onari jarraipena eman nahi dio, neurketan zehar sendotasuna eta erregulartasuna mantenduta. Aurrean Badalona izango du, etxean sendo aritu nahiko duen aurkaria eta txuri-urdinei hasieratik amaierara kontzentrazio handia eskatuko diena.

Partida larunbat honetan jokatuko da Palamósen, 12:00etan. Denboraldi hasiera honetan aurrera egiten jarraitzeko eta hiru puntuak etxera ekartzeko beste aukera bat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!